XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hazparneko kolejioan ikasitakoen artean, berriz, euskal idazle mordoa dugu: Laphitz, Barbier, Landerretxe, Monseigneur St. Pierre...

Eta Frère Innocentius bera, Lasalletarra, Hazparneko kolejioko buru, Elissamburu poetaren lehengusua, euskal liburuen egile da hura ere.

Ez da mirestekoa hainbeste idazle euskararen amodioan sutuak atera baditu.

Adema euskal poeta ere Hazparnen apez egona da.

eta liburuak ere hemengo euskaran eginak dira.

Eta hoietan parte hartu zuten Martin Ducq, Arbelbide, Lapeyre, Zanzinena, Choribit, Abbadie, Bastres eta beste batzuek.

Hazpandarrak ziren Broussain, Soubelet, Léon Léon.

Baina aparteko modu batean aipagarri da Jean Hiriart Urruty, Hazparnen sortua.

Guztiok dakigu nola jaun hau nabarbendu zen kazetaritzan.

1887an Eskualduna astekaria sortzen da.

Beste anitz gauzatan bezala Iparraldeko Euskal Herria huntan ere aitzindari gertatu zen.

Euskal kazetaritzak hemen tradizio luzea izan du.

Eta esan gabe doa kazetaritzan aritu diren hoiek lan guztiz ondoriotsua egin dutela euskara trebatzen eta tresna zalui bihurtzen, gure mintzaira zernahitarako erabiliz, eta mintzaira bera arinagotuz.

Lan huntan, beste askoren artean, kapitain eta buruzagi bezala gailurtu zen Hiriart-Urruty, Hazparneko semea.

Gaur-egunean, Lafitte jaun eta Jakin argitaldariari esker, badugu jaun hunen horrialderik hoberenen hauta ederra, bi liburutan: eta .

Baina egun beste Hiriart-Urruty baten aldia da.

Hazparneko semea hau ere eta bestearen iloba.

Hunek egiten du gaur Euskaltzaindian sartzea.

Gertakari pozgarri hau osatzeko etorri da, bada, Hazparnera Euskararen Akademia, Euskaltzaindian izena duen batasuna.

Ez dakitenen faboretan esan nahi dut elkarte edo batasun hau 1918an jarria dela, eta xede hunekin jarria: euskara, gure mintzaira, begiratzeko, lantzeko eta aitzinatzeko.